Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max



nola egiten du?

...entzuleriarekiko harremanari buruz esan genezake gure praktika, poetiken aniztasun izugarriaren eta erritual eszeniko hori partekatzen duenaren begiradaren artean zubiak sortzea izan dela.

Alde batetik, lilurapena gehienetan intelektuala den eremuan eta, bestetik, intuizioaren arloetatik hurbilago dauden bilaketak egiten diren eta, gainera, teknologiek protagonismo handia duten eremuan aurkitzen garenez, begirada horrek interesa, ikusmina, eskuzabaltasuna eskatzen ditu, baina bestalde, informazioa gehitzeak eta kontrastatzeko eta sorturikora, prozesura eta sortzaileengana eurengana hurreratzeko posibilitateak horrenbeste kode berritara sarbidea izateko gune/une bat eskatzen dute... eta gu saiatzen gara testuinguruak sortzen zeintzuetan bakoitza sarturik, ohiturik, etxekoturik sentitzen den; eta zeintzuetan begiradak, obra bera bezain subjektiboa denak, pertzepzio hurbildurako bideak aurkitzen dituen.

Esan era berean sorketari, bere fazeta ezberdinetan, laguntzea, gure lanaren funtsezko beste elementu bat dela. Ikuslearen begiradatik kanpo geratzen dela dirudien atal hau, aipatu ikuslearekin printzipioz inolako zerikusirik ez duela dirudien, baina era berean loturak ezartzea ahalbidetzen digun tresna bat da.
Adibide bat, beste batzuen artean, sorketarako Egoitzak izan litezke, horietan sortzaileekin truke-hitzarmen bat ezartzen baita: La FundiciĆ³n-ek lanerako tokia, azpiegitura eta erakustaldi-gunea uzten ditu eta konpainiek eskolak, saioak, prozesuei buruzko eztabaidak... egiten dituzte eta hori guztia irekita kasu batzuetan profesionalei eta beste batzuetan jendeari oro har.

...urte hauetan guztietan eta gaur arte, ikusleriarekin izan dugun harremana hurbiltasunarena izan da eta tokiko, nazioko eta nazioarteko programazioaren aldeko apustu arriskutsuaren iraunkortasunarekin zerikusia izan du. "Sortzea, posibleak irekitzea baldin bada eta sorketa, arruntarekiko konfiantza baldin bada," adorea, jakingura, ahulezia, ausardia, zalantzak... partekatu ditugu ikusleriarekin eta hurrengo motako konbentzimendua transmititzen saiatu gara, hots, merkatuaren kontsignetatik kanpoko uretan murgildurik ibiltzeak zorabioa eta sarri segurtasun falta ekartzen dituela, baina, bestalde, banakako eta taldeko askatasun-guneetatik irakur daitekeen eta esporak bezala begiratzera ausartzen direnen plazer eta ezagutzarako munduak sortuz doan irudi bat osatzen duten pixelak bezalako unibertso aberats, kezkagarri eta zatitura hurreratzen gaituela.



Subir