Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


 

 

Maiatzak 13, larunbata, 20:00etan | Maiatzak 14, igandea, 19:00etan
Jorge Dutor  -  Guillem Mont de Palol - Bartzelona
“Los Micrófonos”


Whithey Houston Amy Winhouserengana hurbildu, eta esan dio: Kurt Cobain!
Michael Jacksonek, Jimi Hendrix balitz bezala jantzita, Grace Jones kilo bat erosi du Britney Spears batzuk Le Chic eran prestatzeko.
Courtney Love Opus III delakora irten da parrandan, 2 Unlimited eta Spice Girls lagunekin batera.
Daft Punk taldearen abestiak kantatu dituzte, eta Kilye Minogue mozkorra harrapatu dute.
Beyoncék Rihannara bidaiatu du, Coronako probintziara, Mecanoko hiriburura, non Céline Dionek beretzat nahiko lituzkeen Tina Turner batzuk dituzten.
Freddie Mercury, Depeche Mode, Pet Shop Boys, Kim Basinger, Justin Timberlake eta Nicole Kidman Madonnaren margolan batean aurrean.
Sigourney Weaver?, galdetu du Europek.


Los Micrófonos obran, Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol inguratzen gaituen unibertso ezagun batean murgiltzen dira: pop kultura. Izenek, abestien izenburuek eta errepikapenek koreografia bat osatzen dute, non antzezleek hainbat paisaia iradokitzen dituzten ikusleak, proposatutako osagai ezberdinen arteko loturak ezarriz, bitxikeria eta desbideratzeen, oroitzapen pertsonal eta lotura basatien eremu batean murgil daitezen.

Nola bihur gaitezke mikrofono gure diskurtsoa ozenago zabaldu ahal izateko? Nola ahaldundu dezakegu pop kultura erritmoak, dinamikak, sentsazioak eta afektuak iradokitzeko, ikusleen begiak eta entzuleen belarriak zabaltzeko ahalmena gauzatuz? Zer esan nahi du pop edo popular izateak?


Kontzeptua eta koreografia: Jorge Dutor + Guillem Mont de Palol.
Antzezpena: Jorge Dutor + Guillem Mont de Palol.
Laguntzailea eszenatokian: Juan Domínguez
Ekoizpena: Jorge Dutor + Guillem Mont de Palol + Festival TNT Terrassa
Babesleak: WSB Workspacebrussels, Kunstencentrum Buda Kortrijk, Azala, SpazioK Kinkaleri, Dans Hane Istanbul, Graner Barcelona eta El Local.

Obra hau toki hauetan antzeztua izan da:
TNT Festival/Terrassa Noves Tendencies, 2013ko urria.
Contemporanea Festival Prato, 2013ko urria.
PANORAMA FESTIVAL, Rio de Janeiro, 2014ko azaroa.
SECCIÓ IRREGULAR, Mercat de les Flors, Bartzelona, 2014ko urtarrila.
CA2M, Centro de Arte 2 de Mayo, Madril, 2014ko martxoa.
IC9, Incontro de Artes, Salvador de Bahia, 2015eko abuztua.
Centro Cultural Oswald de Andrade, Sâo Paulo, 2015eko abuztua.
NAVE, Txileko Santiago, 2015eko iraila.
SECCIÓ IRREGULAR, Mercat de les Flors, Bartzelona. 2015eko urria.
Manchester Metropolitan University, Manchester, Erresuma Batua. 2016ko otsaila.


<= ITZULI
 



Subir