Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Maiatzak 6, larunbata, 20:00etan| Maiatzak 7, igandea, 19:00etan. Dantza - Antzerkia

JESÚS RUBIO GAMO - Madril
"ahora que no somos demasiado viejos todavía"


JESÚS RUBIO GAMOren bakar-saioa
Hainbat urte daramatzat gai honi bueltak emanez: oraindik ez naiz dena hutsetik berriz hasteko bezain zaharra. Garaiz nabil oraindik iritzia aldatzeko, beste hiri batera edo herri abandonatu batera bizitzera joateko, bikotekidearekiko harremana uzteko, intseminatua izateko, amesteari uzteko, jada existitzen denaren gainean eraikitzeko, sexua aldatzeko, politikan hasteko, ekologista bihurtzeko, edozertarako gai izango naizela sinesten jarraitzeko, gauero drogatzen jarraitzeko, bizia azkar dastatzeko, edo nire burua zahar eta, inora joaterik ez duten nire lagun zahar eta bakartiak inguruan ditudala —guk, maitasun anitza asmatu genuen horiek—, gaztetasun betean ginen garaiak gogora ekarriz, gure androide zilarkarak mila puskatan apurtuta irudikatzeak eragiten didan beldurrari aurre egiteko B plan on bat pentsatzeko.

“ahora que no somos demasiado viejos todavía” nire egungo egoerari buruzko dantza eta idazkuntzaren arloko bakar-saio bat da. Madrilen, inguruko jendearen eta haren nahi eta itxaropenen, eta, batez ere, behin amestu genituen eta oraindik ere behin eta berriro haietara jotzen dugun paradisu galduen gaineko lan bat ere bada. 2016an zehar DT Espacio Escénico y Centro Cultural Conde Duque delakoan egindako hainbat aldiko egonaldi artistikoetan sortua izan da. DTn eraikuntza-prozesuan zegoen obra gisa antzeztua izan zen aurreko maiatzean, eta Teatro del Centro Cultural Conde Duque izenekoan estreinatu zen 2016ko urriaren 8an, Dantza-MOS Nazioarteko Jaialdiaren programazioaren baitan.

Iraupena: 60 minutu
Dantza eta testua: Jesús Rubio Gamo
Musika: Ryuichi Sakamoto
Argiztapenaren diseinua: Carmen Martínez
Jantzien diseinua: Naldi Fernandes
Laguntzaile artistikoak: Marta Alonso y Elena Córdoba
Argazkiak: Gaby Maciel
Jesús Rubio Gamok ekoiztua, DT Espacio Escénico, Centro Cultural Conde Duque eta Madrilgo Erkidegoaren laguntzarekin.
Eskerrak: Clara Pampyn, Alberto Alonso, Eduardo Cárcamo, Naldi Fernandes, Tania Garrido, Giorgia Missini, Minke Wang, Eva Guillamón, Jorge Brea eta Carmen Senra.


Jesús Rubio Gamori buruz
Jesús Rubio Gamo (Madril, 1982) dantzari, koreografo eta idazle independente bat da. 2008tik aurrera, bere obrak ekoizten ditu. Ballet klasikoa eta dantza garaikidea ikasi zituen Madril eta Londresen. Keinu bidezko Antzezpenean lizentziaduna da (RESAD), MAE-AECID beka jaso zuen London Contemporary Dance School (The Place) ospetsuan Koreografia master bat egiteko, eta Eszenaren Praktika eta Ikus-entzunezko Kultura master bat egin zuen UAHn, Reina Sofía Arte Museo Nazionalarekin elkarlanean. Londresen, EDge (The Place) eta Zebfontaine konpainien eta Roehamptoneko Unibertsitateko dantza-taldearen enkarguak jaso ditu. Haren lanak Escena Contemporánea, el GREC, Veranos de la Villa, Dantza Hiriam, Festival de Artes Escénicas de Lima, Festival OperaEstate (Bassano del Grappa), Touch Wood (Londres), Brighton International Festival edo Danza a Escena (Red Nacional de Teatros) bezalako jaialdietan aurkeztu dira.
Artium (Gasteiz), CA2M (Madril) edo Museo Pablo Serrano (Zaragoza) museoetan ere aurkeztu ditu bere obrak. Madrilgo Cuarta Pared aretoaren ETC programaren baitan, En Blanco antzerki-laborategian parte hartu du, eta dantza eta literatura lotzen zituen ikerketa-lan bat burutu zuen bertan. Artista gisa, hainbat egonaldi egin ditu: Teatros del Canal, La Casa Encendida eta Compañía Nacional de Danza Madrilen, La Caldera Bartzelonan, The Place Londresen, Teatro Nacional de Gales edo Teatro Guimerá eta Auditorio Adán Martín Tenerifen. Madrilgo Koreografia Lehiaketan saritua izan da 2009. eta 2010. urteetan eta, DanceWeb Europe beka (ImpulsTanz, Viena) edo Koreografoen Tourra proiektu europarrari (2011n zehar Alemania, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Poloniako zentro ezberdinetan burutua) esker, bere ikasketak osatzen jarraitu du. Jesusek arlo artistikoa eta pedagogia jorratzen ditu aldi berean (Roehampton eta Londreseko Unibertsitateetan, Europar Unibertsitatean edo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan irakasle gonbidatu gisa aritzen da). Horrez gain, hilean behin Dan ce Europe aldizkari britainiarrean idazle eta itzultzaile gisa kolaboratzen du. Haren azken lana, BOLERO, Espainiako obra aukeratua izan da “Aerowaves, Dance Across Europe” jaialdiaren 2017ko edizioan.



<= ITZULI
 



Subir