Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Tinto de Verano | Txot Ekainean
Zer(k)nias 2017
Maiatzak 26, ostirala - Antzerkia
EN2DO | Donostia
“KITTO - yo lo dejo”


Zer uzten dugu, egiatan, zerbait utzi dugula diogunean? Amagoia aktorea izan da, aktorea da eta aktorea izaten jarraitu nahi du. Baina ama, langilea eta emaztea ere bada... Euskadin. Eta, berrogei urte bete dituen egunean, “kitto, utzi egingo dut” esan du.

Testua Teresa Calo, Carlos Zabala, Dorleta Urretabizkaia, Eneko Olasagasti.
Aktorea Amagoia Lauzirika
Antzezpena eta zuzendaritza Eneko Olasagasti
Musika Joserra Senperena
Jantziak Arantxa Lauzirika
Teknika Eragin
Ekoizpena en2do
Iraupena: 45 minutu

Istorio txiki bat.  “Yo, lo dejo” Amagoia Lauzirikarentzat pentsatutako eta idatzitako bakarrizketa bat da. 2013. urte amaiera eta 2014. urte hasiera bitartean hasi zen prestatzen. Haren 40. urtebetetze-oparia izan nahi du. Bizitzak azkenaldian eman dizkigun astinaldietatik, hartzera bultzatu gaituen erabaki gogorretatik, une txarretatik, zalantzetatik, aldaketa behartuetatik, lanbide puta honetatik... abiaturik, ikuskizun txiki bat sortzeko ideia jaio zen. Izenburua izan zen erabaki genuen lehendabiziko gauza: “KITTO – yo lo dejo”.


<= ITZULI
 



Subir