Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Programa Partekatua

TINTO DE VERANO – TXOTX EKAINEAN
Zer(K)nias  2017

Maiatzak 28, larunbata, 20:00etan - Dantza
MATXALEN BILBAO / Bilbo
"Serenity Suit"


Serenity Suit. 15 minutu

Obra honen bidez, adinaren aurreko aurreiritzietatik ihes egin eta heldutasuna gorputza eta gogoa harmonia betean egon daitezkeen aldi oso gisa goraipatu nahi dut.
Natalia García dantzari gazteak eta eskarmentu handiko Matxalen Bilbaok antzezten dute.
Ia hiru hamarkadako aldea egonik haien artean, belaunaldien arteko alde hori bizitzan oztopo bat ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain diziplina pertsonala partekatuz, helbururik gabe eta ikuspegi ludiko batetik, espazio komun bat bereganatzen dute estereotipoei uko egiteko eta denboraren iragaiteaz mintzatzeko.
Lan zintzo honetan, mugimenduan dagoen gorputzaren arinkeria, feminitate, musikaltasun eta kontaktuaren inguruan ikertzen dute atmosfera bare batean.

Zuzendaritza eta koreografia Matxalen Bilbao
Antzezleak Natalia García, Matxalen Bilbao
Musika Alva Noto, Erik Skodvin, Franz Schubert
Testua Poema de la Vejez, José Saramago
Off ahotsa Matxalen Bilbao
Argazkiak eta bideoa Itxaso Beistegui
Egonaldi artistikoa Utopian
Egonaldi teknikoa La FuNdicIOn


<= ITZULI
 



Subir