Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Programa partekatua              

Tinto de Verano | Txotx Ekainean
Zer(k)nias 2017
   


Maiatzak 27, larunbata, 20:00etan - Dantza

ANA CAPILLA / Bilbo
“En el Péndulo de mi Pelo”

Obra honek gizakiaren barrualdearen eta kanpoaldearen arteko lotura eta harremanari buruz dihardu, pendulua errealitatea osatzen duten bi mailen artean dabilen gogoaren metafora eta lan-tresnatzat hartuta. Batean, irudimena, iritzia, intuizioa eta maitasuna daude. Bestean, kanpoaldekoa, gure zentzumenen bidez hautematen duguna eta bizi garen sistema.
Ilea hitz egin gabe adierazteko gaitasuna duen gorputzeko elementua da. Haren sustraietara ikusezina dena atxikitzen edo biltzen da. Izakiaren indarra, sena, iritziak eta egiak.
Obra hau BAD Jaialdiak 2016ko prentsaurrekorako egindako enkargua izan zen.

Ana Capilla. Bio laburra.
Etengabe esperimentatzen ari den sortzaile bisuala. Dantzaren eta mugimenduaren hizkuntzatik abiatuta, performanceari, inprobisazioari, antzezpenari, ahotsari, soinuari eta objektuen erabilerari bide ematen die. Ikusleekiko harremana eta bizi-esperientzia sortzaileak dira sormen-prozesuan zehar dituen euskarri nagusiak, diziplina arteko elkarlan artistikoekin batera. Horrez gain, hainbat konpainiatan jardun du antzezle gisa.
Hauek dira bere sorkuntza-lanetako batzuk: Taupada, 2013ko Dantzan Bilaka jardueran aurkeztua; Tránsito´s (bideo-dantza), Stockholmeko ScreenDance Jaialdian eta Dança em foco Nazioarteko Bideo & Dantza Jaialdian antzeztua, 2015ean; Tránsito´s in Walk, Bilbao Arte, Okela, Bilbao Art District, Subir 100 escaleras, BLV Art eta Gart Jaialdietan parte hartutakoa; Feedback, La Fundición aretoan aurre-estreinatua, Kike Moraren zuzeneko musikarekin; eta Basati, Julia Färberrekin batera, 2016ko Umore Azokan estreinatua.

Iraupena: 15 minutu
Zuzendaritza, koreografia eta antzezpena: Ana Capilla
Musika: Kike Mora
Argazkiak: Olatz Soto
Jantziak: Inés Bermejo
Babesleak: BilbaoEszena eta BAD Festival


<= ITZULI
 



Subir