Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Programa Partekatua

Tinto de Verano | Txotx Ekainean
Zer(k)nias 2017


Maiatzak 28, igandea, 20:00etan. Antzerkia
BLANCO ROTO – Bilbo
“The inviseibol man”

Bada lekuren bat non agerian eta denen aurrean egon arren ezkuta zaitezkeen? “The inviseibol man”, bere zoriontasuna besteen nahia betez bilatzeaz gogaituta, ikusezin bihurtu eta, egoera berriaz kontziente izanik, hura onartzen eta maitatzen duen tipo bat da.

Blanco Roto Laia Ricart eta Oskar Garcia gara. Blanco Roto 2012an sortu genuen, Almazen Biltegiak antolatutako I. Xuxurla bidezko Adierazpen Jaialdiaren baitan. Bi obra aurkeztu genituen bertan: Dos Sencillas, ikusleak istorioa garatzen den ohearen inguruan kokatzen diren lana; eta La Ruta, non ikusleak abian den auto baten atzeko eserlekuetan doazen. BAD eta bestelako jaialdietan parte hartu ondoren, Bilboko hainbat antzezle bildu eta Carnaval’85 obra sortu genuen anfitrioi baten etxean. Une honetan, Karmen Lópezekin batera Ida y vuelta obra antzezten ari gara Bartzelonan. La Fundición aretoaren “Txotx ekainean” programan, The inviseibol man obra aurkeztuko dugu.

Testua eta antzezpena: Oskar García
Zuzendaritza: Laia Ricart
Jantziak: Maite Grande Maroto
Eszenatokia eta ekoizpena: Cía Blanco Roto
20 minutu


<= ITZULI
 



Subir