Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Programa Partekatua

Tinto de verano – Txotx Ekainean
Zer(k)nias  2017

Maiatzak 28, igandea, 19:00etan. Dantza - Antzerkia.
Lorea Ibarrondo Arakistain / Bilbo
 “24 horas”

Ideia egunerokotasunaren baitako mekanismoen eta eboluzio-prozesuen behaketatik sortu da eta, aldi berean, naturaren jatorri bat-bateko eta librearen inguruko gogoeta bat da; espazioak eta denborak moldatutako naturaren ingurukoa, hain zuzen.
Maila fisiologikoan, sinbologiaren ahalmen handiagoa espiralean erabiltzen ari gara eguneko 24 orduan zehar: lotan, ikasten, lanean, ordenagailu aurrean, autoan eserita edo sakelakoari begira gaudela.
“24 horas” Eguneroko bizitzak espazioan eta denboran zehar jasaten duen aldaketa etengabeak piztutako kezka baten emaitza da. Ziklo iraunkorren eraginpean bizi gara. Gertaerak, errepikatzen diren arren, aldi bakoitzean modu ezberdin batean gauzatzen dira. Iraunkortasuna eta aldaketa elkarren eskutik doaz, baina zer errealitate mota dago haien oinarrian biak ahalbidetzeko?
Espiralak aurrerapena, aldaketa eta eraldaketa iradokitzen ditu, baina baita ezustea, zalantza, beti posible den itzulera, kontraesana, berrikuntza, ahalegin etengabea, arriskua, jariotasuna, harmonia, hazkundea eta oreka ere.
Denak du oreka-puntu bat, “neurri egoki bat”. Nola aurkitu eta ezagutu dezakegu hura?
NOLA ULER DEZAKE GIZAKIAK MUGIMENDUAREN HIZKUNTZA BIZIAREN ZENTZU GISA?


Zuzendaritza Lorea Ibarrondo
Koreografia Lorea  Ibarrondo
Testua Andrés Cortés
Antzezleak Andrés Cortés  eta Lorea Ibarrondo
Musika Collage musical eta metronomo bat
20 minutu


<= ITZULI
 



Subir