Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Programa Partekatua

Tinto de Verano |  Txotx Ekainean
Zer(k)nias 2017

Maiatzak 28, igandea, 20:00etan - Antzerkia
Vestidas de sombras – Bilbo
Saioa Báñales Piris

Inoiz zuriak izan ez ziren mihiseak loreen kolorez tindatzen dira emozio ezkutuetan barrena paseo bat emateko. Txoko ilunenetan zeharreko hiru ibilbide ezberdin, egunerokoan ahaztutako alderdi sentikorrak esnaraziko dituztenak. Beren bideak erakusteko esentzia bera izango da protagonistak beren burua garaiezin izendatzeko erabiliko duten arma. Sexualitateaz, indarraz, hobetzeaz... jardungo dugu, ikusleek horiek guztiak azalean senti ditzaten ahalbidetuko duen giro poetiko bat  sortuz.


Vestidas de sombras eguneroko mina eta sufrimendua azaltzeko beharretik sortu da. Beren rolak trukatu eta minaren eta sendotasunaren artean borrokan ari diren bi emakumek antzeztutako lana da. Bihotzez mintzo dira beren sexualitateaz, maitasunaren aurrean nola sentitu diren adieraziz. Kontrastea bere sentimenduak adierazteko eta horien arabera jokatzeko gai ez den gizon baten eskutik dator. Obra honetan, sentimenduak oraindik ere eguneroko funtsezko balioa ez diren gizarte baten tabuak ikusgai jarriko dira.

Saio Bañalesek idatzi eta zuzendutako obra da; BAIko (Bizkaiko antzerki ikastegia) ikasleak diren Marina Lapuentek, Yaiza Lópezek eta Igor Ortízek antzeztua.


Zuzendaritza: Saioa Báñales Piris
Dramaturgia: Saioa Báñales Piris
Antzezleak: Marina Lapuente Vega, Yaiza López ,  Martín,   Igor Ortiz Pakholkin
Iraupena: 26 minutu


<= ITZULI
 



Subir