Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Programa Partekatua

Tinto de Verano – Txotx Ekainean
Zer(k)nias


Ekainak 3, larunbata, 20:00etan. Umorezko antzerkia – Musika
El Conccertino Teatro|Donostia
“Réquiem para Enríquez “
Un último adiós

Enríquez ez da inoiz existitu.
Enríquez ez da inoiz existitu.
Enríquez ez da inoiz existitu.
Halere, hil egin da.
Iñaki Santosek, Ebi Soriak eta Joseba Roldánek haren arima ezezagunaren alde otoitz egitea eskatzen dizuete, eta haren senide eta lagunak gonbidatzen dituzte zehazteke dauden leku, egun eta orduan forma poetiko eta runbazale batean emango zaion azken kaixo-eta-agurrera. Profesionala edo kontaktu agentzia bateko langilea bazara, ez etorri.
Zuhurtzia eta puntualtasuna eskatzen dira. Ez, ordea, seriotasuna.
Bazkaria zubian egingo da, eta gela urdinean kartetan arituko gara.
Enríquez, maite zaitugu.

Iraupena: 30 minutu

El Conccertino Teatro
2013an sortua, konpainia Iñaki Santosek, Ebi Soriak eta Joseba Roldánek osatzen dute.
Orain arte, hiru obra ekoiztu dituzte:
Conccertino para orgánico y palabro. 2013an estreinatutako poesia-emanaldia, zuzeneko musikaz lagundua (http://www.elconccertino.info).
Drumbo / Kolapso. Sofie Dubs dantzariaren kolaborazioarekin, poesia, dantza eta zuzeneko musika uztartzen dituen lana. 2014an estreinatu zen, eta 2015eko ACT Bilbao jaialdian parte hartzeko aukeratua izan zen (http://www.drumbo.net).
Réquiem para Enríquez. 2015ean estreinatu zen, eta El Conccertino: Teatro konpainiaren proposamen berria da.


<= ITZULI
 



Subir