Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


 

TINTO DE VERANO – TXOTX EKAINEAN
Zer(k)nias  2017
Programa Partekatua

 Ekainak 4, igandea, 19:00etan - Antzerkia
ALANBIKE TEATROA - Bilbo
“Sal marina”

Itsas belakiak 1500 urte inguru bizi dira. Uharriak, 4000 urte inguru. Eta, diotenez, zenbait marmoka —esate baterako, Turritopsis Dohrnii delakoa— hilezkorrak dira. Gizakiaren batez besteko bizi-itxaropena 80 urtekoa da. Haietako asko bere heriotzan pentsatzen igarotzen ditu. Heriotzaren aurreko beldurra gorputzak gure burua bizirik mantentzeko darabilen defentsa-modu bat da. 

Marina agorafobia pairatzen duen emakume bat da. Denbora luzea darama etxetik irten gabe. Mundu erosoago bat sortu du bere inguruan, hobea, non ezin zaion ezer txarrik gertatu eta ez duen beldurrik sentitzen. Beldurra ate joka doakio egunero, bizirik jarraitzen duela gogorarazteko. Barruan zein kanpoan, bizitzak bizi behar duela adierazten dio behin eta berriz.

Dramaturgia: Miren Sanz Fika
Zuzendaritza: Juana Lor eta Javier Liñera
Antzezleak:
Marina: Arantzazu Sanz Fika
Ama: Clara Ginés Viguera
Aita: Tomás Juanes
Auzokoa: Irati Aguirreazkuenaga
Ipuin-kontalaria: Juan Carlos Arboleya
Ate atzeko emakumea: Itziar Arroyo/María Urquijo
Ekoizpen artistikoa: Alanbike Teatroa
Iraupena: 25 minutu


<= ITZULI
 



Subir