Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


2017 | Areto Alternatiboen Aarearen Zirkuitua
Urriak 7, larunbata, 20:00etan / Urriak 8, igandea, 19:00etan. Antzerkia
EL POLLO CAMPERO, COMIDAS PARA LLEVAR / Bartzelona
“Las actrices siempre mienten”

LAS ACTRICES SIEMPRE MIENTEN ikerketa eszeniko bat da, emakume aktorearen unibertsoarekin lotutako topiko eta estereotipoak oinarri hartzen dituena: Zer daki egiten emakume aktore batek, emakume aktore izate hutsagatik?; aitzakia moduan erabiltzeko, zabaltzeko eta sortzaile eta gizabanako moduan interesatzen zaizkigun gaiez hitz egiteko: ofizioa, generoa, prekarietatea.
Aktore izateko xedez gure bizitzan egindako casting, proba, ikastaro eta tailer guztiek ez digute horretarako balio izan, egia da, baina horrekin guztiarekin sortu dugu antzerki garaikideko pieza hau.

Bigarren muntaketa honetan hiru lan-ildo hauen inguruan ikertzen jarraitu nahi dugu:
● Izate eszenikoari eta antzerki elementu konbentzionalei buruzko gogoeta egitea.
● Errealitatea eta fikzioa banatzen dituen lerroa ezabatzea.
● Sorkuntza-testu propioari lehentasuna ematea, aurre-testu autobiografikoetatik abiatuta fikziozko testuak landuz.
● Kabaret lengoaia eta lengoaia eszeniko garaikideak uztartzea: dantza, antzerkia, performancea.


Ideia eta sorkuntza, dramaturgia eta zuzendaritza: El Pollo Campero, comidas para llevar
Aktoreak: Gloria March Chulvi eta Cris Celada
Laguntza artistikoa: Amaranta Velarde
Diseinu teknikoa: Sergio Roca
Bideoak: Ignasi Rubio
Diseinu Grafikoa: Marta Martínez Rocha
Argazkiak: Victor Calero – Andrés Pino – Macarena Roca

KONPAINIAREN CURRICULUMA
El Pollo Campero, comidas para llevar konpainia 2012ko martxoan sortu zen. Bere lanaren lehenengo erakustaldi bat egin zigun hilabete batzuk beranduago, La Poderosa-ko In-formals delakoetan (Bartzelona, 2012ko azaroa). Hortik aurrera konpainiak hainbat proba eszeniko ikertu eta burutu zituen, bere lehenengo pieza osoa burutu arte. Sekvantaro zuen izena, elkarren arteko lotura zuten bi piezaz osatu zen, iraupen erlatibokoak, eta aktoreak antzerkia ez egiten saiatzen ziren. V CENIT Ikertzaile Eszeniko berrien Jaialdiaren esparruan egin zuten (Sevilla, TNT - ATALAYA), eta Ikuskizun Onenaren Saria jaso zuen.

Estreinaldi horren ostean, konpainia hainbat jaialditan aritu da, horien artean ACT Jaialdia, eta bertan Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen. Aldi berean, Andaluziako II Antzerki Sarietan Errebelazio Ikuskizunik Onenaren saria jaso zuen.
Lehen ikuskizun honekin bira egin dute eta hainbat areto eta jaialditan egon dira (FRINGE2014  Mataderon, Madril; Festival Fronterizo jaialdian, Santander; In-Tacto jaialdian, Vitoria-Gasteiz; Escena Abierta 2015 jaialdian, Burgos; Espacio Labruc-en, Madril; Festival Ateneo Mucha Vida, Madril, GREC jaialdian, Bartzelona).
Bigarren ikuskizuna estreinatu berri dute, Las actrices siempre mienten, 2016ko urriaren 31n Espacio Inestable aretoan estreinatua (Valentzia) eta Salmôn jaialdian aurkeztua (Bartzelona).

BATERAKO PRODUKZIOAK ETA KOLABORAZIOAK
Baterako ekoizpena: Antic Teatre, Graner, INAEM, Circuito de Salas de Teatro Alternativas, El Pollo Campero, comidas para llevar.
Laguntzaileak: La Poderosa eta Nun Art.


<= ITZULI
 



Subir