Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Euskadiko Dantza konpainiei zuzendutako #LaFundición Mugikortasun programa
Azaroak 18, larunbata, 20:00etan / Azaroak 19, igandea, 19:00etan

Cia. ENSALLE |  Vigo
“Procedimientos ante el vacío”
Zuzendaritza: Pedro Fresneda |  Mugimendu zuzendaritza: Mónica Valenciano


2016an lau sorkuntza momentu izan ziren: Hiru momentu eszeniko, Canchales deitu ditugunak; El canto de la Cabra eta Cambaleo Teatro konpainiekin, eta Mónica Valenciano eta Después de Camarina lanaren estreinaldi eta birarekin partekatu ditugu. 2017ari ekin genion Mónica Valencianorekin hasitako lanean eragiteko asmoz. Procedimientos ante el vacío lana izaten amaituko du.

“Uste dut gizabanakoak eta gizarte deritzon talde handi horrek ezusteen aurrean daukan portaera behatzeko unea dela. Nola mugitzen da gorputz bat hustasunaren aurrean? Zer esan nahi du bere isiltasunak? Zeintzuk dira aktore/pertsona/animalia sozial batek ezezagunaren ziurgabetasunaren aurrean ahoskatu ditzakeen hitzak? Zeintzuk dira lurzoru labainkor batean egiten den “koreografia” baten urratsak? Bai, uste dut badela garaia jakiteko zein tresna ditugun eskura hutsuneari aurre egiteko, nortzuk gauden hori betetzeko prest eta zein den prest daukagun edukia.”      Pedro Fresneda

Gorputz edukiontzia: “Memoriaz eta denbora-espazioz blaitutako eremua (erresonantzia), arrastoen eta iragateen zaindaria; nahastu, bateratu eta konbinatzen duen alkimia prozesu batean jarduten duten esentzia eta gabezien gordailua, izan litezkeen irudiak eta orain nola jakin gabe ernatuko diren germen berriak zifratuz."  Mónica Valenciano

Zuzendaritza eta dramaturgia:  Pedro Fresneda eta Mónica Valenciano
Zuzendaritza laguntzailea: Raquel Hernández
Sorkuntza eta interpretazioa: Raquel Hernández, Artús Rei eta David Santos
Espazio eszenikoa: Teatro Ensalle
Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
Jantzien diseinua: Raquel Hernández
Soinu-espazioa: Pedro Fresneda, David Santos eta Nacho Muñoz
Argazkiak: David Ruiz
Bideoa: Pedro Fresneda
Kartelaren eta esku-orriaren diseinua: Raquel Hernández
Web diseinua: David Santos

Colaboran: Agadic e Inaem.
Una pieza creada a partir de Canchales.Parte  II. Mónica
Producción de Teatro Ensalle con la colaboración de Agadic.
 


<= ITZULI
 



Subir