Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max




2017 ARETO ALTERNATIBOEN AAREAREN ZIRKUITUA
Abenduak 16, larunbata, 20:00etan / Abenduak 17, igandea, 19:00etan
PROVISIONAL DANZA - MADRIL
"Una mirada sutil"


Urteak pasa ahala, iruditzen zait dena errepikatzen dela. Kezka berberak egoten dira, mundu berriak sortzeko asmo bera, aurpegi desberdineko pertsona berberez maitemintzen gara, esentzia bera daukatenak.
Hitzak berberak ziren, pertsona bera hil zen, desordena etxe berean gertatu zen, ideal berberen izenean ahoskatu ziren maitasun hitzak.
Musika bera dantzatu zen. Ez dago alderik Madame Curieren edo nire aitona-amonen kezken artean. Bizipen berberak dira beti, aire berriak arnasten ari garela pentsatu arren. Dantza desberdina egin nahi dugu, formarik gabeko paisaia batean ez urtzeko, norbait izateko, masa baten parte... izan ere, gure izatea ezerezaren aurkako defentsan oinarritzen da. Denak zentzua galtzen duenean, bilatzeko ezer ez dagoenean, hiltzen hasten garela ematen du.
Gutxienekoa da nola gertatzen diren gauzak; amaiera ez da originala, beti dago heriotza. Eta hil aurretik, saiakera egiten da.
Maitale berberak, esaldi berberak, pertsona berbera telefonoaren beste aldean, tonu berberak, dantza-pausu berberak, ustelkeria berbera, egunkari historiko berberak…
Daniel Abreu

Nik gertaera garrantzitsu baten, iruzur baten, gerra baten edo hilketa baten aurreko konplizitateaz hitz egin nahi nuen, baina ez dut lortu; bost pertsona keinu bidez komunikatu daitezen baino ez dut lortu, eta ikus-entzule zorrotzei aurre egiteko gai izan daitezela. Ez dakit erronka honekin ahal izango dudan.  Carmen Werner

Antzezleak: Tatiana Chorot; Laura Cuxart; Cristian Lopez; Alejandro Morata;  Carmen Werner
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Carmen Werner
Zuzendaritza laguntzailea: Tatiana Chorot;  Daniel Abreu
Musika: Luis Martinez
Musika edizioa:  Carmen Werner
Argiztapena:  Pedro Fresneda
Espazio eszenikoa: Provisional Danza
Jantziak:  Provisional Danza
Diseinu grafikoa: Rocío Rivera
Bideoa:  Adriana Alonso
Argazkiak:  Juan Carlos Toledo
Laguntzaileak:
INAEM Kultura Ministerioa, Madrilgo Komunitatea


Carmen Werner

Madrilen jaio zen. Heziketa Fisikoko Lizentziatura egin zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.  Dantza Klasiko eta Garaikidea ikasi zituen Madrilen, Bartzelonan eta Londresen.
1987an bere konpainia propioa sortu zuen, Provisional Danza, eta ordutik 60 koreografia baino gehiago taularatu ditu: aretoko lanak (formatu txiki eta handian, opera-dantza bat barne), kaleko lanak, bideo-dantzak, film labur bat, beste konpainia batzuekiko kolaborazioak, hainbat jaialdi eta antzerkitarako enkargu bereziak, eta koreografia-tailerrak zein eskolak ematea.
Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu; horien artean nabarmendu behar ditugu 2007ko Dantza Sari Nazionala, 2001eko Onassis Nazioarteko Dantza Saria eta Madrilgo Komunitatearen 2000ko Kultura Sari Nazionala, Dantza arloan.


<= ITZULI
 



Subir