Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Irailak 23, larunbata, 20:00etan / Irailak 24, igandea, 19:00etan. Dantza

CRÉSSIDA  Danza Contemporánea | Yucatán - México
“La primera piedra”
Koreografia: Roberto Oliván



La Primera Piedra ezohiko formatua duen lana da, oraingoan ere Roberto Olivánen kolaboraziorekin. Dantzariek publikoarekin enpatia lortu nahian bizi izan dituzten istorio eta errealitateen arteko sarea da; lotura emozionala sortu eta istorio komunak gogoratzeko, gertuko erreferentzia batekin eta gaur egungo mexikar izaerarekin, mugez harago doazen gai pertsonalei ekinez.  

Zuzendaritza: Lourdes Luna
Koreografia: Roberto Oliván
Soinu diseinua: Manuel  Estrella
Antzezleak: Alhlen Guillermo, Regina Aranda, Mariana Torres, Zurisadai González, Kenyth Jaramillo eta Guadalupe Robles.
Argiztapen diseinua: Lourdes Luna
Arropa diseinua: Créssida Danza
Multimedia diseinua: Zurisadai González
Ekoizpena: Créssida Danza Contemporánea A.C., FONCA: México en escena


Créssida Danza Contemporánea, Lourdes Lunaren zuzendaritzapean, gorputzaren bidezko gramatika eta ondo definitutako nortasun eszenikoa darabilen taldea da. Produktu artistikoa giza izaeraren arlo guztien inguruko etengabeko azterketa baten emaitza da, dantza teknika zorrotzak erabiliz, indar poetikoa eta keinu probokatzaileak aplikatuz, antzerkiaren ikuspegitik, betiere. Talde honen baitan aktoreen arteko azterketa, elkartrukea eta kolaborazioak lantzen dira, herrialdearen hegoaldean egiten den dantza mexikarra sustatu eta proiektatzeko.

 
Créssida Danza Contemporánea AC konpainiaren koreografia lanaren buru Lourdes Luna dantzaria da, INBA-UAM 1993 eta 1997 Dantza Sari Nazionalak eskuratutakoa. Orain arte 65 koreografia lan sortu ditu. Cressida Danza Contemporánea konpainiak sortzaile gonbidatuen 10 koreografia proiektu sortu eta ekoitzi ditu eta hainbat herrialdetako goi mailako irakasle, dantzari eta kolaboratzaileak bildu ditu, hala nola: Argentina, Italia, Espainia, Kuba, Txekiar Errepublika, Venezuela, Chile, Mexiko eta Estatu Batuak, Belgika eta Costa Rica. Horiek guztiek garatu dituzte proiektuak Créssidaren barruan, dantzaren arloko sorkuntza, prestakuntza eta hedapena sustatzeko.


Bestalde, Créssidak eragin handiko proiektuak sortzen ditu, konpainiaren filosofiarekin bat, hala nola Yucataneko Dantza Kontserbatorioa, herrialdearen hegoaldean Dantzaren inguruko prestakuntza, ikerketa eta profesionalizatzea sustatzen dituena; Créssida Arte Aretoa, tokiko sorkuntza artistikoko proiektuen hedapenerako espazio eszenikoa, tokikoa eta internazionala. Gainera, Yucatán Escénica Jaialdia ekoitzi eta kudeatzen du, nazioarteko dantza garaikidearen arloko topaketa garrantzitsua.


SARIAK
• FONCA babesaren irabazlea: México en Escena 2015- 2017 eta 2017-2019
• Herritar Kulturaren Saria,
 Meridako Udalak Kultur Enpresei emandako saria, 2014.
• V Yucatán Escénica 2014 Jaialdia ekoizteko IBERESCENA programaren irabazlea.
• Arteak eta Musika 2014 Udal Funtsaren irabazleak.
• Europar Batasunerako Ibilbide Eszenikoen programaren irabazleak, nazioarteko bira bat egiteko: Italia,Erresuma Batua, Espainia eta Belgika, 2014.
• Arteak eta Musika 2013 Udal Funtsaren irabazleak, Yucatán Escénica 2013 Jaialdia ekoizteko.
• FONCA Proiektu eta Baterako inbertsioetarako Sustapen Programaren barruko beka, Dantza Garaikideko III Yucatán Escénica 2012 jaialdia egiteko.
• Federazioaren 2012ko Egresoen Aurrekontuaren berrogeigarren artikuluaren ondoriozko onura, FONCA e INBA.
• Meridako Hiriko 2010 eta 2011 Jaialdien barruko Ekoizpen Beka.
• FOECAY programaren barruko talde artistikoei laguntzeko beka, 2009.



<= ITZULI
 



Subir