Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


Azaroak 25, larunbata, 20:00etan / Azaroak 26, igandea, 19:00etan

Cia. L´ALAKRAN – Oscar Gómez Mata – Suitza
“La conquista de lo inútil”

Ahalegin handia, emaitza txikia, edo nola egin itzelezko ahaleginak xehetasun xumeenak lortzeko.

Zerk bultza dezake gizaki bat 122 metroko sakonerara jaistera apnea errekor berri bat lortzeko? Zerk bultzatzen ditu gure ekintzarik hutsalenak, justifikaziorik gabeko horiek eta itzelezko esfortzua eskatzen dutenak, gero, emaitza xumeenak lortzeko?  Pascal filosofoak esan zuen behin gizakiaren arazo guztiak bere gelan lasai egoteko ezintasunaren ondorio direla. Baina gaur egun arazoak ohetik jaiki baino askoz lehenago hasten dira… La Conquista de lo inútil lanaren bidez, Oscar Gómez Matak Entusiastaren figura igoaraziko du eszenara, hau da, pertsonak eta gauzak eraldatzeko gaitasuna duela sinesten duen pertsona, funtsezkoa ez dena funtsezkotzat jo duena. Konkista hastera doa!

Zuzendaritza: Oscar Gómez Mata
Laguntzaileak: Javier Barandiarán, Txubio Fernández de Jauregui, Esperanza López
Sorkuntza: Oscar Gómez Mata eta antzezleak
Eszenografia: Oscar Gómez Mata eta Sven Kreter
Errealizazio eszenografikoa: Sven Kreter, Anouk-Eva Meyerren laguntzarekin
Eraikuntza: Nicolas Corciulo
Bideoak: Sven Kreter
Argia eta zuzendaritza teknikoa: Roberto Cafaggini
Bideo eta teknikaren kontrola: Roberto Baldinelli
Jantziak: Verónica Segovia
Coach theremin: Coralie Ehinger
Ekoizpena, hedapena eta itzulpena: Barbara Giongo
Administrazioa: Aymeric Demay

Ekoizpena: L’Alakran konpainia.
Baterako produkzioa: Saint-Gervais Genève Le Théâtre, Arsenic-Centre d’Art scénique contemporain (Lausanne), El Lugar sin Limites-Teatro Pradillo Jaialdia (Madril).
Babesa: Organe genevois de répartition de la Loterie Romande, Fondation Leenaards, Pour Cent culturel Migros, Fondation Ernst Göhner.
-2017ko birak Corodis (Commission Romande de diffusion des spectacles) Loterie Romande delakoaren babesa jaso du.
-L’Alakran Ginebrako Kantonamendu eta Errepublikarekin hitzartutako konpainia da, eta kulturarako Pro Helvetia suitzar Fundazioaren sustatzailea.

 
Donostian jaioa, Oscar Gómez Mata Suitzan ari da lanean, Ginebran. Aktore, zuzendari, egile eta eszenografoa da. Espainian hasi zen antzerki munduan lanean, 1987an, Legaleón-T konpainiarekin. 1997an L'Alakran konpainia sortu zuen. Horren bidez sortu eta zuzendu ditu 20 ikuskizunen testu eta dramaturgiak, suitzar eta europar egiturekin batera ekoitziak eta Europa eta Hegoamerikan zehar ibilitakoak. Ginebrako Saint-Gervais Antzokiko eta Lyongo Les Subsistances-eko artista egoiliarra da. Gainera, eskola suitzar eta frantses batzuetan ere lan pedagogikoa egiten du eta Alcaláko (Madril) Unibertsitateko praktika eszeniko eta kultura bisualaren arduraduna izan da (Madril). 2013tik Manufactureko (Suitza frantseseko antzerki eskola) ohiko irakaslea da. (HETSR)


<= ITZULI
 



Subir