Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


 

B.A.D Bilbao Antzerki Dantza 2017
 larunbata 21 urria 19:30h. | Lehen emanaldia

NURIA PEREZ | Donostia - San Sebastián
Funtzak

www.nuriaperezalcantara.wordpress.com

Funtzak emakume hiltzaile baten istorio tragikoa da; gizakiaren esentziaren harrapakariarena. Hiltzea ez da helburua, esentzia izatea lortzeko ondorioa baizik, lipar batez baino ez bada ere, ez delako gai berea duenari erreparatzeko. Bere biktimek esentzia xarmagarriak dituzte be gusturako, bere gorputzaren keinu guztiak, lurrin guztiak estimatzen ditu.

Esentzia: eraikitako nortasunaren atzean dagoen potentziala.

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nuria Pérez
Laguntzailea: Eva Guerrero
Antzezleak: Izaskun Lapaza, Itziar Ituño, Elene Carreto, Sirah Badiola
Soinua: Asier Beramendi
Argiztapena:
Gabo Punzo
Jantziak: Truca Rec
Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, BAD Jaialdia, Baratza Aretoa
Ekoizpeneko kideak:   Laguntzaileak: Dantzagunea, Kontadores, La Fundición


Nuria Pérez danza Konpainia
Arte Eszenikoetan graduatu ondokoa EHUn; Biologian lizentziatua UABn; aldi berean, dantza garaikideko ikasketan egin ditu unibertsitatean. Hainbat talde artistikotan egin du lan, hala nola, Plataforma Tiranten eta EPLCn. Gorputzen arteko komunikazioa da bere lan eszenikoaren muina. Giza harremanetan elkar ulertzeko kodeak ikertzen ditu, gizartea versus norbanakoa.  Bere lan pedagogikoa funtsezkoa da sortzaile moduan hazteko.   


<= ITZULI
 



Subir