Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


B.A.D. Bilbao Antzerki Dantza 2017
27urria | 21:00etan DANTZA  Lehen emanaldia

POLIANA LIMA / Madrid |Circula Saria

“Hueco

“Hueco” lanak bertigoaren ideia dakar. Desio baten, bide baten edo zentzu baten bilaketa baten zurrunbiloan sentitzen den bertigoa izan, ezezagunaren aurrean sentitzen den bertigoa izan, beti sortzen da HUTSUNE bat. Gaur egungo dantzaren bakar-saio honetan, gorputz bakarra aurkeztuko dugu eszenan. Ikusgai dagoen gorputza, bertigoaren aurrean dantzan.

Konpainia
Poliana Lima dantzaria eta koreografoa da. 2012tik geroztik gaur egungo dantzako piezak sortzen ditu hainbat formatutan. Berak uste du dantza dela bizirik sentitzearen misterioa ondoen adierazten duen artea. Gorputzen paisaien eta giroen bidez eraikitzen den poetika eszenikoa ikertzen du. Asko interesatzen zaizkio beste artista batzuekin lankidetzan aritzea, elikatzen jarraitu ahal izateko. Proiektu berri bakoitzean, artistak munduan daukan zereginarekin sortutako konpromisoa lantzen eta eguneratzen du: bere garaiko kezkak eta izpiritua irudikatzea, katalizatzea eta adieraztea. Hermetismotik ihes egiten du. Artista bat beti dago komunitatearen zerbitzura, beti dago erne. Premisa horretatik abiatuta, munduari buruz daukan ikuspegi pertsonala partekatzen du.



Kontzeptua eta performancea: Poliana Lima
Musika: Vidal
Teknika: Pablo Seoane
Ekoizpena: Carmen Fernandez
Dirección Técnica: Pablo R. Seoane
Vestuario: Val Barreto
Fotografia: Alvaro Gomez Pidal
Vídeo: Alexis Delgado y Alvaro Gomez Pida
Laguntzailea:  Centro Danza Canal, Comunidad de Madrid, L’Estruch

POLIANA LIMA 2017ko Circula saria

NORTASUNA ETA MEMORIA (gaur egungo dantza eta inprobisazioko tailerra)
Parte-hartzaileak: 20 pertsona gehienez.


Hartzaileak: dantzaren profesionalak, dantza, antzerkia edo zirkuko ikasle aurreratuak.
Tailerraren helburuak: taldean aztertzea zer aukera ematen dizkigun dantzak denboraren joan-etorriaren adierazpen poetiko pertsonalerako.
Iraupena: 3 ordu
Ordutegia:10:30 – 13:30
Lekua:  Berreginen Museoa
Prezioa:10 €
Izen ematea: www.badbilbao.eus

Deskribapen laburra
Gaur egungo dantza hartuko da lanerako oinarritzat. Hortik abiatuta, gorputzean energia eta beroa sortuko duen beroketa egingo dugu, gorputza eskuragarriago, tentsiorik gabe eta harkorrago egon dadin. Teknika ikasteko, sortutako energia bideratuko duten esaldi koreografikoak landuko ditugu, dantzaren plazera jokoaren erdira ekarrita. Tailerraren azken zatian inprobisazioak egingo ditugu denboraren joan-etorriaren ideiaren inguruan, tailerreko parte hartzaile bakoitzaren esperientzia pertsonalean arreta jarrita. Hau izango da gure premisa: bakoitzaren nortasuna lotuta dago denboraren esperientzia eta sentsazio pertsonalarekin.
Tailerraren aurrerapena: https://vimeo.com/214904103


<= ITZULI
 



Subir