Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


B.A.D.  Bilbao Antzerki Dantza 2017
28 urria 21:00h DANTZA Lehen Emanaldia. 35min.
MALIKA DJARDI | Frantzia
“Sa prière”

Bakarlan honen jatorria Malika Djardi-ren amaren fede islamikoa eta otoitzaren praktika. Emakume biek elkarrizketa bat daukate eta beren ahotsen grabaziotik soinu-banda bat sortzen da, dokumentalaren motakoa. Mintzaldi natural eta intimo horren bidez gai ugari aztertzen dira, gogoeta espiritualetak eta beste batzuk sekularragoak. Bizitzaren zati pertsonalak eta familiarrak zabaltzen dira, unibertsala eraikitzen lagunduz. Material hori, koreografoak kontu handiz uztartuta, hitzetatik musikaltasun antolatu eta propio batera doa, dantzako materiala mugimenduari eskainiz, esandako berbak isiltasunera jaurtitzen diren moduan. Sa prière sinesmen baten praktikan edo dantzari baten diziplinan aurkitzen ditugun ekintza erritualen “mugitzen den” isla da.


Kontzeptua, koreografia eta performancea: Malika Djardi
Ahotsa: Marie-Bernadette Philippon
Musika laburpenak: Rhianna (feat Calvin Harris) « We found love » - Jordi Savall « Tres Morillas »
Soinu diseinua: Sound design: Benoit Pelé
Dramaturgia aholkularia:
Youness Anzane
Eszenografia: Malika Djardi et Florian Leduc
Argiztapena: Florian Leduc
Koprodukzioa: Charleroi Danses - Centre Chorégraphique de la Fédération  Wallonie – Bruxelles.
Egoitzak: Skite Caen / “Afterskite” in Atelier de Paris Carolyn Carlson, Rhizome Lyon, Charleroi-Danses and CND Lyon-Rhône Alpes.
Esker ona: Benoit Pelé, Jean-Marc Adolphe, Fabienne Aucant and CND


Ikusmen-arteak ikasi ondoren, Malija Djardi Montrealeko UQAM Performing Arts eskolako goi-mailako ikasketetan matrikulatu zen eta gero, 2009tik 2011ra, Angers-eko Centre National de Danse Comtemporaine-n. 2014ko apirilean sortu zuen Sa prière bakarkako lana, Bruselako Danseur jaialdian. Lan horrekin performancearen ikerketa egiten du, dokumentaziorako gaitzat hartuta. Bere azken lana, Horion duoa, Seine Saint-Deniseko Rencontres Chorégraphiques Internationales-en aurkeztu zen 2016an.
Gaur egun 3-n ari da lanean, 2017ko urrian Bruselako La Raffinerie-n estreinatuko den proiektu berria, Charleroi Danseko Bienalean.
2011z geroztik interprete modura egin du lan Mélanie Perrier, Pierre Droulers, Joris Lacoste, Alexandre Roccoli, Clyde Chabot eta Ola Maciejewska-rentzat. Pierre Droulers-ek gonbidatu du “Les Beaux Jours” bakarlanean laguntzeko, 2017ko Kunstenfestivaldesarts-erako.


<= ITZULI
 



Subir