Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


 

DANTZALDIA | INAUGURAZIO

Rekalde aretoa - Irailak 14  20h
http://www.taiatdansa.com/

TAIAT - Valencia
No Half Measures instalazio koreografikoa (zatia)

 
Autorretratu kolektibo baten bidez, No Half Measures instalazio koreografikoak identitatearen gaia tratatzen du, hala dantzariena nola dantzarena berarena.

Mugimendu etengabean agertzen diren lau aurpegi proiektatuk gorputzaren bilakaera kontatzeko fikzioa eraikitzen dute. Erretratuen arteko solasaldiak korronteak zeharkatu eta abangoardiako mugimendu artistiko diferenteetarantz eboluzionatzen du. Gogoeta atergabe horrek espazioaren eta dimentsioen arabera aztertzen du dantzarien jokaera eta interpretatzen den lekuaren arabera dantzak hartzen dituen esperientzia estetikoa eta esangura.

Eszenak gorputzez gorputz azaleratzen den pentsamendu indibidualaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du. Apustu eskuzabal honek ahalbidetzen du nork bere identitatea ezagutzea nortasun kolektibo berriko leku batean. Elkarren arteko konfiantza itsuak bitartekaririk gabe mugitzera bultzatuko ditu dantzariak, eta haiek berehalako erabakiak hartu beharko dituzte instalazio koreografikoa aurkezten den espazio bakoitzean, betiere erabateko erronka honen alde.


Koreografia: Meritxell Barberà eta Inma García dantzarien ekipoarekin kolaboratuz
Dantzariak DANTZALDIA-rako zatian: Martxel Rodríguez eta Cristina Reolid
Dramaturgia: Roberto Fratini
Ekoizpena eta banaketa: Diego López
Teknikari burua: Pablo Fernández
Irudi-teknikaria: Sergi Palau
Diseinu eszenikoa: Taiat Dansa
Jantziak: Estudio Savage


<= ITZULI
 



Subir