Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max




Abenduak 9-20h.| eta 10-19h. 
http://danielabreu.com/

● Espainiako Dantza Sari Nazionala 2014an
DANIEL ABREU - Madril
Perro


Bakarlari-lan honek dualtasunaz, arrakastez eta barne zein kanpo borrokez hitz egiten du. Gerlaria denaz eta otzana denaz. Pertsonaia bat behatzaileen kontra, hormaren kontra eta beraren beldurren kontra: azken finean, airearen kontrako borroka dugu. Gure pertsonaia biluzten joango da, ikusleen aurrean animalia etxekotu baten modura agertu arte.
Dena kontatzen da printzipioz hutsik dagoen eszenatoki batean. Bertan pertsona bat baino ez da kabitzen. Pertsona bat, ez pertsonaia bat: pertsonei buruzko istorio bat kontatzen duen pertsona bat. Eta pertsona hori, pertsona guztiak bezala, akzidente fisiko eta istripu emozionaletatik sortua da.
Istorioa izenburutik abiatzen da, eta Perro (Txakur) izenik aproposena iruditu zait. Esaten da txakurra gizakiaren lagunik onena dela, baina erdibidean dago basapiztiaren eta abere otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, instintuaren eta “emadazu hankatxoa”-ren artean.
Baliteke baten batek uste izatea gure animalia-alderdiaz, desolazioaz, auzi pertsonalez... hitz egiten dudala. Nortaz hitz egiten den, nortaz kontatzen den, pertsona horrengan ez dira kabitzen lehengo batean justifikatzen diren arrazoibideak edo argudioak.
Inkongruentea dena, bulkadek eta intuizioak ekarri den hori, hemen kabitzen da. Egunez egun azaldu ezin dugun hori.Gorputza dugu instrumentu ikusgai bakarra. Edo, behintzat, aurreikus dezakegun gauza bakarra.Lehenago edo beranduago esaten denak ez dauka zentzu handirik. Entretenimenduak bai, agian.

Sortzea, argiztapena eta interpretazioa: Daniel Abreu
Zuzendari laguntzailea: Igor Calonge
Interpretazioa: Daniel Abreu
Koordinazio teknikoa: David Benito
Musika: Max Richter, Piano Magic eta Skyphone
Argazkiak: Yassiek y Cía., Daniel Abreu
Kolaborazioa: Provisional Danza, Carmen Werner
55 minutu


<= ITZULI
 



Subir