Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


DANTZALDIA 2017
Abenduak 15, 20h.
http://www.provisionaldanza.com

Espainiako Dantza Sari Nazionala 2007an
Provisional Danza - Carmen Werner – Madril
Allí donde las flores se mueren


“Harriak ezohiko pisua dauka, aurreikus zitekeenetik erabat kanpo. Zenbat eta indar handiagoz saiatu, orduan eta handiagoa da erresistentzia. Eskuak txiki geratzen zaizkit ahaleginean, eta duda egiten dut ea munduko esku guztiak –hala ere, ez daukat haien berme segururik– leku-orainetik harago joan zitezkeenik.”
Memoria de una excavación urbana y otros escritos (Manolo Millares)


Ideia eta koreografia: Carmen Werner
Interpretazioa: Carmen Werner edo Laura Cuxart
Musika: Luis Martínez
Argazkiak: Adriana Alonso
Bideoa: Yudi Acosta

Carmen Werner.Sari batzuekin aitortu diote bere ibilbide artistikoa, eta haien artean honako hauek nabarmentzen dira: Espainiako Dantza Sari Nazionala 2007an, Onassis Nazioarteko Dantza Saria 2001ean eta Madrilgo Erkidegoko Kultura Saria dantza sailean 2000. urtean.
Provisional Danza. Carmen Werner-ek hautatu zuen izen hori 1987an, eta harrezkeroztik Provisional Danza-k bere jardueretatik harago doan denboratasun bat hartu du bere gain. Provisional Danza harremanez egina dago, bizitzek egiten dute, interpreteek eta ikusleek eszenatik eta elkarreraginez eraikitzen dituzten sentimenduek osatzen dute. Provisional Danza-tik, eta bai Madrilgo Erkidegoaren bai Kultura Ministerioaren laguntzarekin, elkarlanerako lotura etengabeak bultzatu eta garatu dira Espainiako zein nazioarteko etorkizuneko artista belaunaldi berriak hezten laguntzeko, zorroztasun handieneko irizpideak eta metodoak baliatuta.


<= ITZULI
 



Subir