Castellano
Newsletter
SARREREN SALMENTA
 
Logotipo La Fundición Logotipo La Fundición
Max


B.A.D Bilbao Antzerki Dantza 2017
Urriaren 26  19:30etan. Estreinaldia
NEREA MARTINEZ MARTÍN
Biraka


Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko berdintasunei eta desberdintasunei buruzko hausnarketan oinarritzen da pieza hau. Euskal kulturarekin, historiarekin eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa egiteko eskatzen dit senak, tradizioaren osagaiak erabilita, mintzaira koreografiko garaikidearen bidez eraberritzeko.
Musikarako txalaparta aukeratu dut; izan ere, hasieran jendeari deitzeko erabiltzen ei zen eta bere erritmo tradizionalen bidezko bilakaeran erabilera eta material berrietara egokitu eta bereganatu ditu, tinbre eta melodia berriak sortzeko.
Eszenatokia toki pertsonal batetik dantza adierazteko espazioa da, sustraien barrenean sortzen dena (jatorria eta hasiera), behar duen guztia xurgatzen duena euren edo beste batzuen inguruan biraka (bilakaera)  aberastuz eta espazio berri bat, neurea, sortuz.

KONPAINIA: Nerea Martínez
IKUSKIZUNA:Biraka
IKUSKIZUNAREN: IRAUPENA 45 min gutxi gorabehera
DIZIPLINA: Dantza garaikidea
IKUSLEAK: Guztiak


Nerea Martínez Martín

Portugaleten jaioa. Hango Elai-Alai dantza eta musika tradizionalaren taldearekin hasi zen dantzan. Dantza Klasikoa ikasi zuen Ana Rosa Tercerorekin eta Dantza Garaikidea, berriz, Matxalen Bilbaorekin.  Irakaskuntza-ikasketetan diplomatua gorputz-hezkuntzaren adarrean. Dantzan sakontzeko Burgosko Dantza Eskola Profesionalean sartu zen; azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso zuen Dantza Garaikideko ikasketak amaitzeko han.
Euskadiko maisuekin eta koreografoekin ikasi du, baita Europa osoko dantza-konpainiekin ere.  Interpretari aritu da Euskadiko, Suitzako eta beste leku batzuetako konpainientzat.



<= ITZULI
 



Subir