Abuztuaren 26tik (asteazkena) 30era (igandea)
20:30ean
ANTZERKIA | 2026ko Aste Nagusia
«HERZ. DESDE LO MÁS PROFUNDO DE LA PATATA» | Madame Señorita
(Euskadi/Londres)
LABURPENA: Zer gertatzen da arrakasta izateko txakur-ametsek imajinatzen genuenaren antzik ez dutenean? «HERZ. Desde lo más profundo de la patata» antzezlanaren eskutik, antzezlari arrakastatsu baten ibilbidea ezagutuko dugu: jaioterrira itzuli da bisita labur bat egitera, baina, azkenean, bere buruarenganako ezusteko bidaia bihurtuko da ikustaldia. Komedia zoro horrek norberaren itxaropenen eta azkenean lortuko dugunaren errealitatearen arteko talka aztertzen du, samurtasunez baina, batez ere, umore handiz.
Clown garaikidea, antzerki fisikoa eta keinu bidezko komedia uztartzen dituen lengoaia eszeniko baten bidez, Paula Valluercak aldi berean huts egindako pertsonaia bitxia eta ezaguterraza eta maitagarria dena antzezten du. Egoera burugabeak, barre-algarak eta buru-argitasuneko uneak tartean, kide izateko dugun beharrari, arrakasta lortzeko dugun presioari eta gizartean onar gaitezen eraikitzen ditugun mozorroei buruzko gogoetak tartekatzen ditu piezak, irrigarrikeria geure kontraesanen ospakizun partekatua bihurtuta.
2024ko London Clown Festival jaialdiak hautatua
2024ko London Solo Festival jaialdian Emakumezko Bakar-saio Onenaren Sariduna
2025eko Mejor Reír Santander zikloan Ikusleen Sariduna
«Dibertimendu itzela, hausnarketa arrastoa uzten diguna» (Vista Teatral)
«Naturaltasuna, sofistikazioa eta adimena, clownaren zerbitzura» (Diario Crítico)
«Barrez lehertzeko modukoa eta zirraragarria aldi berean; ikusleak txundituta uzten ditu» (Cinemagavia)
«Ludikoa eta kaotikoa esperientzia aldarrikatzaile batean uztartzen dira (…), baina beti umore eta ironia portzentaje handi batekin» (David Barbero)
«Komedia adimentsua eta, tarteka, barrez lehertzeko modukoa» (Enric Archivell)
Emanaldiak amaitu ostean, ikusleek, zerbait jan edo edaten duten bitartean, estutasunik gabe, Aste Nagusiko su artifizialez gozatzeko aukera izango dute, La Fundición aretoko Itsasadarraren gaineko terrazatik bertatik, Iberdrola Dorrearen eta Euskalduna Jauregiaren aurrean.
Jatorrizko ideia: Paula Valluerca
Testua eta dramaturgia: Roisin O’Mahony eta Paula Valluerca
Zuzendaritza: Roisin O’Mahony
Antzezlea: Paula Valluerca
Jantzien diseinuaren arduraduna: Betitxe Saitua
Argien diseinuaren arduraduna: Fa Antzuola eta Gloria Bosque
Ekoizpen-laguntzailea: Mónica Gutiérrez
Argazkia: Stuart McDonald
Ekoizlea: Madame Señorita
Iraupena: 65 minutu
KONPAINIA: Paula Valluerca (Gasteiz, 1987) sortzailea, antzezlea eta hezitzailea da. Londresen hamarkada bat baino gehiago jardun ondoren, Europako clown garaikidearen ahots berezienetako bat bihurtu da. Paularen ikuskizunek umorea, kabareta, performancea eta antzerki fisikoa uztartzen dituzte, unibertso eszenikoak sortzeko, non jolasak, burugabeak eta probokazioak gizarteko arauak zalantzan jartzeko eta gizakion zaurgarritasuna aztertzeko balio duten.
Sorkuntza independentean izandako nazioarteko jardunbide joriak eta lengoaia eszeniko berrien bilaketak bultzatuta, bere konpainia sortu zuen: euskal eta londrestar Madame Señorita ekoiztetxea. Horren eskutik, umorerik zentzugabeena giza esperientzia bihurtzeko duen gaitasun bitxia sendotu du. 2019an, «Quest!on», estreinatu zuten; ondoren, 2024an, «HERZ. Desde lo más profundo de la patata».







