Urtarrilak 17, 18 eta 25 – 2026

PALESTINA zikloa | ARTE ESZENIKOAK | Estreinaldiak Euskadin

‘FOOT’ (Rida konpainia)

‘VICINI’ (Federica Porello)

La Fundición aretoak Palestinan oinarritutako arte eszenikoen ziklo baten eskutik hasiko du 2026a; hala, hau proposatzen du: elkargune bat, non sorkuntza garaikidea premiazko errealitate batekin mintzo den, hemenarekin eta orainarekin. Zeren eta arte biziei buruz ari bagara, ezinbestekoa baita gure eszenatokiak oraina zeharkatzen duten gatazka, memoria eta erresistentzietara irekitzea. Gai horiek oholtzaratzea apustu artistiko bat ez ezik, ekintza etikoa, soziala, politikoa eta, azken batean, bihozbera ere bada: arretaz entzutea sustatzeko, isiltasuna zalantzan jartzeko eta arte eszenikoak pentsamendu kritikoa, enpatia eta ekintza kolektiboa sortzeko gai diren lengoaia gisa aldarrikatzeko modu bat.


  • «FOOT» (urtarrilaren 17an -20:00etan- eta urtarrilaren 18an -19:00etan-)
    Rida konpainia | Madril

    Bakarrizketa poetikoa, futbolari palestinar bati eta bere herriko selekzioaren Munduko Koparako ezinezko bideari hitza ematen diena; bide hori kontrol militarrek, erbesteak, ustelkeriak eta heriotzak zeharkatzen dute. Oholtza gainean, harresi batek eta futbol baloi batek kontakizuna kokatu egiten dute, erresistentzia-pintadek eta gatazka testuinguruan jartzen duten erreferentziek zeharkatuta, hamarkadetako okupazioak harrapatutako gazte palestinarren irrika entzunaraziz.

    Zuzendaritza eszenikoa: Samy Khalil
    Antzezlea: Nourdin Batan
    Antzerkigintza: Ismail Khalidi
    Zuzendaritza-laguntzailea eta mugimendu eszenikoaren aholkularia: Andoni Larrabeiti
    Eszenografia: Christina Eleftheriadou
    Bideoeszena: Alba Trapero
    Argiztapena: Óscar Fernández
    Fotografia: Paul Rodríguez
    Joskintza eta atrezzoa: Conchi Marro
    Itzulpena: Carolina Muñoz Proto
    Iraupena: 50 minutu


  • «VICINI» (urtarrilaren 25ean -19:00etan-)
    Federica Porello | Katalunia

    Lau interpretek «barruaren» eta «kanpoaren» arteko lotura aztertzen dute agertokian, gorputz bakar baten eta gorputz kolektibo baten arteko poetika eta politikaren artekoa. Hala, piezak etorkizun posible berriak irudikatzeko gogoetarako espazio bat irekitzen du. 2023ko urriaren 7az geroztik, artistikoa eta politikoa ezinbestean elkarlotuta ageri dira. Hortik sortu zen, hain zuzen, Porelloren bultzada begirada palestinarren erresilientzia eta erresistentziaren testigantza eta poemetara zuzentzeko. Atef Abu Saifek idatzi duen bezala, «ezin da minari buruz hitz egin edo idatzi. Sentitzen den zerbait da, bizi egiten dena».

    Federica Porellok bultzatutako sorkuntza
    Ikertzaleak/sortzaileak/interpreteak: Federica Porello, Maria Mora, Xavi Moreno, Majo Villafaina
    Laguntza artistikoa: Leo Castro
    Antzerkigintza: egile hauen testuak oinarritzat hartuta: Etel Adnan, Mahmoud Darwich, Francis Alÿs, Cuauhtémoc Medina, Samuel Beckett, Paul Auster, Mourid Barghouti, Atef Abu Saif, Nasser Abu Srour, Max Frisch, Barret Watten
    Musika-konposizioa: Fanny Thollot (Raed Yassin, Sublime Frequencies eta Clement Nourryren lanetan oinarrituta, eta Samir Nasr Eddineren “Imprisonment” pieza)
    Off-eko ahotsa: Ramzi Maqdisi
    Gaztelania/arabiera itzulpena: Abu Nasreen, Moussa El Ouahabi
    Objektuen eraikuntza / argi-diseinua: Xavi Moreno
    Argazkiak: Laura Van Severen / IF Barcelona
    Ekoizpena: Federica Porello, honen artista elkartua L’animal a l’esquena
    Iraupena: 60 minutu