Urriak 17 – 2025, 21:00

ARTE ESZENIKOAK | BAD jaialdia

Emilio Manzano | Andaluzia

“Volverse pequeño”

«Proyecto Pueblo» trilogiaren bigarren zatia da «Volverse pequeño» lana. Kontakizun poetiko-bisual batetik abiatuta aurkezten da, autobiografiaren eta fikzioaren artean. Haurtzarorako bidaia bat da, maitasunetik eta samurtasunetik abiatuta, ametsen, promesen, identitatearen eta bizitzaren zentzu tragikomikoaren kontzientziaren inguruan.

Sortzaile eta antzezlea: Emilio Manzano
Soinu espazioa: Juan Escribano
Argien diseinua:Emilio Manzano
Jantziak: Cristina Fructuoso (La Bixa)
Diseinu grafikoa eta bisualak: Abel Carrillo
Kanpo begirada: Sophie Thirion

Emilio Manzano eszena-zuzendaria, dramaturgoa eta interpretea da. Lengoaia eszeniko berriak esploratzen ditu irudi plastikoaren, teknologiaren eta esanahi-aniztasunaren bidez. Zuzendaritza-laguntzailea izan da «Juana de Arco» (Madril, 2024) eta «Proyecto Pueblo//Pubertad» (Getxo, 2019) lanetan, zuzendaria «La culpa de todo la tiene War Disney»-n (Murtzia, 2018), eta Espainiako eta Europako konpainien kolaboratzaile.